Archive | diciembre 2011

Susana Corbella

Susana Corbella
Arteterapia saiorako argitaratutako kartela

Arteterapia saiorako argitaratutako kartela
Aitor Fernandez de Pinedo

11.Aza.10 09:11

SUSANA CORBELLA EGILUZ (Bilbo, 1965), kulturgintzan urteetan aritutako laudioarrak, Arteterapia doaako tailer saioa eskainiko du larunbatean, azaroaren 11an, Laudioko Satya Yoga Eskolan.

Artean trebatuta egon behar dugu arteterapia tailer batean parte hartzeko?
Ez, ez da inolako trebetasunik behar. Arteterapia egiteak norberaren baliabideak erabiltzea du helburu eta bakoitzak bere gisara egitea proposatzen dugu.

Zer lor dezakegu proposatzen dituzun tailer saioetan?
Arteterapia oso ezezaguna da oraindik Euskal Herrian eta orain nire helburu nagusiena ezagutaraztea da. Saio batean ikus dezakezu artea norberaren  barruko esperientziaren informazioa ateratzeko baliabide erraza dela. Musika, dantza eta plastikarekin esperientziaren bizipen berria ateratzen da, eta bide ezezagun batetik abiatzeko aukera jorratu ahal dugu. Gure barruko eta kanpoko gertaerekin disfrutatzeak eta adi egoteak sormenera eramaten gaitu.

Zein izan da arteterapia lantzera eraman zaituen ibilbidea?
Hasieran  Arte Ederrak ikasi nuen eta psikologia ere nuen gustuko. Denborarekin  Bartzelonan Arteterapia Masterra ikasi nuen eta orain nire lanbidea da.
Ni beti arteen bidetik ibili naiz eta interesatzen zaidan gauza garrantzitsuenetakoa pertsonaren jokabidea edo psikologia da. Biak batera eta elkarrizketan, Arteterapia sortzen da. Ez dut nire bizitza artista soil bezala ikusten. Aldiz, artea erabiliz jendea laguntzea oso atsegina eta gustukoa dut.

Orain zer motako lanak egiten dituzu?
Normalean Arteterapaia  bi eratan erabiltzen dut: Sormen tailerrak egiteko edonorentzako eta beste alde batetik  arazoak dituen jendearentzako, batez ere Alzheimer edota osasun mental alorreko bestelako patologiak dituztenentzako.  Bilboko Sendarte izeneko elkartearekin lan egiten dut Arteterapia saioak egiten. Ume autistekin lan egiten dut ere eta  Gorabide izeneko elkartearekin elbarritu psikikoekin aritu naiz. Psikologia esparruan orain erabiltzen den tresna hitza da, baina jende askorentzat hitza zuzenegia da… eta artea elkar ulertzeko tresna berezia dugu. Guzti honen inguruko informazio gehiago nire blogean irakur daiteke: https://xuxiart.wordpress.com/

http://www.blogseitb.com/laudiollodio/

Susana Corbella arteterapeuta da, eta arteterapiaren inguruko tailer bat zuzendu zuen, larunbatean, gure herriko Satya Yoga Eskolan. Aiaraldea komunikazio leihoak, esteka honen bidez, Susanarekin izandako elkarrizketa bat partekatu zuen hesian. Oso interesgarria da, eta irakurtzea gomendatzen dizuegu 😉 . Contábamos, en euskera, que la arteterapeuta Susana Corbella dirigió un taller de arteterapia en Llodio el pasado sábado, y que hemos podido leer una entrevista que han mantenido con ella. Marta Larraondo saludaba a la ponente.

La ceramica escultorica

olentzero románico

En el Taller Larra Bustingintza de Laudio realizamos obras todos los lunes durante la tarde. Investigamos sobre el volumen, la representación de diferentes formas. Desde los jarrones y formas más tradicionales hasta ajedreces de barro, pasando por lamiak, olentzeros, eguzkilores etc.. Os enseño algunas de mis obras…

   

Eguzkilore

Un olentzero blanco